Aniztasuna eta hezkuntza ( Tabakalera)



                                        ANIZTASUNA ETA HEZKUNTZA 


Aniztasuna oso kontzeptu konplexua eta zabala dela konturatu ginen, aniztasunera iristeko edo anitzak izateko mila modu baitaude. Lehenengo zatian, artearen perspektibatik bideratutako edo arteaz lagundutako ekintzen prozesurantz edo ebaluaziorantz zuzendu ginela iruditu zitzaigun, beti ere aniztasunetik abiatuta, noski. Behaketa baten prozesua edo ebaluazioari erreparatzeko dauden modu anitzez ohartu ginen: argazkiak, bideoak… Hau horrela izanik, artearen bitartez ere aniztasuna adierazi dezakegula ondorioztatu genuen.


Aipatutako esposizioa amaitzean, bigarrenari ekin genion, baina lehenik eta behin, atal berriari hasiera emateko ariketa batekin hasi ginen. Gure taldeari behintzat, gehien eragin zigun jarduera izan zen hura. Bertan, lurrean jesarriak geundelarik, bakoitzak arrotza sentitu zen momentu bat idatzi behar zuen paper zati batean. Hau egin ostean, guztiak borobil txiki batean jarri ginen. Jardueraren funtsa, hezitzaileak esaten zituen momentuetan arrotza sentitu zirenak atzera-pausu bat ematea zen. Oso ekintza interesgarri eta aberasgarria iruditu zitzaigun, izan ere, guztion artean zegoen aniztasuna nabaria azaleratu zen. Momentu berdinak bizi izan ditugun arren, arroztasun sentsazio hori desberdina da pertsonaren arabera, honen harira, gure taldekideak eta guztion aniztasuna modu argian ikusteko baliagarria iruditu zaigu.


Esandako jarduera gustatu zaigun arren, gainerako erakusketan zehar frustrazio eta nahasmen sentsazioak eduki ditugu gehienbat. Ez genuen ikusitakoa oso ongi ulertzen eta ez genion hezkuntzarekiko edo aniztasunarekiko lotura nabarmenik hartzen. Egia da hezitzaileak azaltzen zuen heinean ideiak zertxobait argiago ikusten genituela, baina orokorrean nahasturik egon gara.


Comentarios

Entradas populares