Kulturaren aurreiritziak
EUSKAL KULTURA
- Hizkuntza: Euskara eta gaztelera hitz egiten da. Zonaldearen arabera, hizkuntza batek besteak baino erabilera gehiago du. Horrez gain, Euskal Herrian euskalki ezberdinak daude.
- Janaria: tokian tokiko jaki desberdinak daude, leku bakoitzean jaki berdinak prestatzeko modu desberdinak daudelarik. Euskal kulturako janari bereizgarriak, taloak, bakailaoa edota gazta izan daitezke. Horrez gain, sagardotegiek izugarrizko ospea dute.
- Dantza: ohitura zaharrekin lotutako dantzak daude, probintzien arabera desberdinak direnak.
- Kantuak: euskaraz izan ohi dira, ohiturekin lotura zuzena dute eta ospakizun bakoitzak bere kantu propioak ditu. Hauek ere, tokia bakoitzean desberdin abesten dira. Horren adibide dira Santa Ageda edo Gabonetako kantuak.
- Inguruak: mendi eta kostaldeko inguruak nabarmentzen dira. Esaterako, oso ezagunak dira Zumaiako Flyscha, Donostiako Kontxako hondartza edota Irati basoa.
- Festak: toki bakoitzean desta desberdinak daude eta bakoitzak bere ohitura desberdinak ditu, adibidez, San Joanetan, su handi bat pizten da eta batzuk honen gainetik salto egiten dute.
- Kirolak: garai batean sortzen ziren erronketatik datoz eta, gehien bat, indarrak paper garrantzitsua jokatzen du. Horren adibide dira herri kirolak (harrijasotzaileak, aizkolariak, trontza, txingak… ) edota esku pilota.
- Ohiturak: Euskal Herrian soilik burutzen diren ekintza, janzten diren jantziak edota garai bateko tradizioak dira: Gabonetan baserritarren jantzia janztea, gertakizunetan txalaparta jotzea…
- Literatura: mitologiak paper garrantzitsua du bertan, hau da, euskal literaturan, garai batean ustez Euskal Herrian bizi ziren pertsonaien inguruko istorioak asko kontatzen dira. Adibidez, Lamia, Tartalo, Anbotoko Mari…
- Azoka: bertako produktuak saltzeko erabiltzen da eta egun zehatz batzuetan egiten dira: barazkiak, egurreko materialak, landareak… Ezagunenetariko bat, Ordizian egiten den azoka da.
- Baserriak: antzinako euskal etxeak, gaur egun arte jarraitzen dutenak. Bertan, lurra landu eta abereekin lan egiten da esaterako.
- Hezkuntza: estatuko beste tokietan ematen den materia emateaz gain, inguruko gertakizunetan gehiago zentratzen da. Adib.: frankismoa euskaldunen ikuspegitik aztertzea.
- Ikurrak: ikurrina, Gernikako zuhaitza, lauburua, eguzkilorea…













Comentarios
Publicar un comentario