Gizarte eraldaketarako jardunaldiak: artea gizartea eraldatzeko tresna gisa (UNRWA tailerrak)




                                                UNRWA tailerreko hausnarketa



Duela aste batzuk  Gizarte Eraldaketaren taller batzuetan parte hartu genuen. 

Lehenengo egueneko hitzaldiei dagokionez, esan beharra daukat oso astuna egin zitzaizkidala. Gaiak oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan, izan ere, interesa nuen gai horietan. Baina ez dakit zergatik, igorleen hitz egiteko eragatik agian, oso aspergarriak iruditu zitzaizkidan orokorrean.

 Gehien gustatu zitzaidan hitzaldia Madrilgo emakumearena izan zen. Bere aita Palestinakoa da eta kontakizunak  gertutik azaldu izanak, interesa piztea eta kontakizunetan barneratzea lortu zuen. Izan ere,  haien azalean ezartzea eta Palestinako egoerari buruz gehiago ikasteko baliagarria izan zitzaidan.

Egia da, gaur egun  komunikabideek informazio ugari manipulatzen dutela eta Palestinako egoera urbiletik ezagutzen duen pertsona bat ezagutzeak asko harritu ninduen.
 Madrildarrak esan zigun bertako kaleetan  tankeak aurki daitzazkezula edonon, haurrak km-ak egin behar dituztela  eskolara joateko, beldurrez beteta. Hau entzuteak gure zorteaz  ohartzen lagundu dit. 

Gu gure egoeran egunero kexaka gabiltz, baina benetan ez dakigu zer den sufritzea. Beraz, hori ikasi dut taller hauen bitartez, gizartearen benetako egoera zein den.  Badago esaldi bat gai honekin lotura handia duena eta honela dio: “ estoy triste de no darme cuenta de que estoy siendo feliz”.

Bigarren egunean, taller praktikoak izan genituen eta nik antzerki tallerrean parte hartu nuen. Ni oso lotsatia naiz berez, eta ez nituen sentsazio onik taller honekiko. Baina eguna iritsi zenean, asko disfrutatu nuen, ez nuen horrelakorik espero. 

Dinamika oso ona iruditu zitzaidan “ jolasaren bitartez antzerkia egitea”, eta denok oso gustora egon ginen. Era berean, Palestinarren azalean jarri ginen antzerki hori egiterakoan. Ez nuen espero antzerki batek hain beste sentimendu transmititzea.

Gainera emaitza izugarria izan zen. Horrez gain, nire antzezteko gaitasunak garatu nituen, teknika ezberdinak erabiliz. Irakaslea oso alaia eta txiste ugari egiten zituen, beraz giroa familiarra eta  konfidantzazkoa zen. .Horrelako gehiago egitiea gustatuko litzaidake. 







Comentarios

Entradas populares