PAUSOKA INKLUSIOAREN BIDEAN
PAUSOKA errehabilitazio zentroa diziplina desberdinetako profesionalek osatzen dute, logopedia, fisioterapia eta terapia okupazionalak.
Profesionalen artean lan koordinatu bat egiten da, ematen den atentzioa ahalik eta integralena, globalena eta eraginkorrena izatea bilatuz.
Modu honetan, umearen zein familiaren bizi kalitatea hobetuko litzateke.

Pausokatik, Maiteder etorri zitzaigun bere semearen istorioa kontatzera. Bere semeak Aimar du izena eta, honek, garun paralisia eta atake epileptikoak ditu.
Haurdunaldia eta erditzea ondo joan ziren arren, 15 egun pasa ondoren konturatu zen Aimar ez zegoela ondo. Aimarri garun paralisia detektatu zioten eta,
hasiera batean, Maider oso galdurik eta bakarrik sentitzen zen.
Bere seme “perfektuaren” espektatibak bertan behera gelditu ziren, eta egoera berriari aurre egin behar izan zion.
Gaiari buruz ezjakintasun handia zegoela ikusi zuen eta, horrez gain, ez zioten inongo laguntzarik eskaintzen, are gehiago, diagnostiko okerrak ematen zizkioten.

Eskolaratze orduan, eskola arruntetan izena emateko arazoak izan zituen, nahiz eta Aimarren egoera behin eta berriz azaldu.
Eskola askok aitzakiatzat plazarik ez zegoela esaten zuten, baina arazo bakarra, Aimarri egokitzen ez zekitela eta
beraientzat oztopo bat izatera iritsi zitekeela zen. Hala ere, Maitederrek ez zuen amore eman eta hainbat eskoletan saiatu ondoren, azkenean eskola batean onartzea lortu zuen.
Gainera, eskola hurak onuragarritzat hartzen zuen Aimar bertako kidea izatea.

Eskolak Maitederrekin hitz egin zuen, bere semea gainerakoen aurrean nola aurkeztu behar zuten galdetuz eta, honek,
beste gurasoen eta ikasle aurrean Aimarren alderdi positiboak azpimarratzeko erantzun zuen, “negatiboak” begiratuz soilik ikusten baitira.

Denbora pasa ahala komunitatea Ainmarrek guztiei eskainitako alderdi positiboez konturatu da, honi esker, elkarlana, laguntasuna,
talde kohesioa eta giro egokia sustatu baitira inongo atzerapenik ekarri gabe. Aimar eskolaratzeko, Maitederrek eskolari hainbat baliabide erraztu zizkion, hala nola,
osasun zerbitzua, Gizarte Zebritzuak, Berritzegunea, eta abar. Arestian esan bezala, eskolak ez zuen arazorik izan Aimarren beharrei egokitzeko.

Guzti honi esker, Aimar pertsona aktiboa izatera pasa da eta beste ikasleak Aimarrengandik ikasten dute,
elementu guztien sinkronizazioari esker bere inklusioa bermatu da.

Maitederren hitzaldia entzun eta gero, bere hasierako egoerarekin identifikatuta sentitzen gara.
Gu bere egoera horretan egongo bagina, ezjakintasun berdina izango genuke. Honekin esan nahi duguna da,
hitzaldia erabilgarria izan zaigula gizarteak gai hauei buruz duen utzikeriaz jabetzeko.
Norbera bere munduan bizi da, eta ez da errealitateaz edo besteen arazoez arduratzen, bakoitzari gertatu arte.

Bestalde, eskola eta irakasleen jarreraz jabetu gara. Gaur egun, irakasleek garrantzi gehiegi ematen diote haurrek dauzkaten alderdi negatiboei, batzuen ustez,
zailtasunak dituen haur bat gelan izatea arazo bat izan daitekeela pentsatzera iritsi arte. Izan ere, egokitze prozesuak egin behar dituzte,
aurretik programatutako guztia aldatuz.
Guri kasuan, haurren alderdi positiboei emango genieke garrantzi guztia eta alderdi positiboetan oinarrituz, haurraren garapena sustatuko genuke.

Bukatzeko, irakaslearen eredua azpimarratu nahiko genuke, honi garrantzi handia emanez. Irakasleak zailtasunak dituen haurrari besteekiko tratu berdina ematen badio,
beste haurrek azkar onartuko dute eta ez dute ezberdintzat hartuko.
Beraz, Maitederrek bizitako antzeko egoerak berriro ez gertatzeko, irakasleek zailtasunak dituzten haurrekiko jarrerak aldatu beharko dituzte.
Hala ere, gure ustez, eskola eta gizartea ez daude prest egoera hauei aurre egiteko, oraindik formazio eta lan ordu asko behar baitira inklusioaren helburuak lortzeko

Comentarios
Publicar un comentario